Emagin
Emagin, pentsamendu kritiko feminista sustatzen duen elkartea da.
Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dugu eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditugu gure oinarrizko lan esparruetan:
Formakuntza, Ikerketa, Ekoizpena eta Dokumentazioa. Jendarte eraldaketaren alde lan egiten dugu eta horretarako prozedura feministak erabiltzen ditugu gure oinarrizko lan esparruetan:
Formakuntza, Ikerketa, Dokumentazioa eta Ekoizpena.
02/10/2026
Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, azaroan Autodefentsa Feminista tailerrak ugaritzen dira.
▶ Lasarten nerabeekin bi saio egingo ditugu (azaroak 6 eta 20) eta helduekin beste bi (azaroak 14 eta 28).
▶ Mutrikun berriz, saio bakarra azaroaren 7an,
▶ eta Arrasaten abenduaren 12an, Emakume Txokoan.
Guztietan izena emateko azken egunetan gaude jada, beraz, ez utzi azken momenturako!
02/10/2026
Arrasateko Emakume Txokoan topaketa bat antolatu dute, irakurketa feministen taldeetako emakumeak eta interesa izan dezaketen emakumeak elkartzeko.
📚6 liburu, 6 dinamizatzaile, konfiantzazko giro feminista ederrean solasean, ahotsak partekatuz, begiradak eraldatuz.
Eman izena lehen baino lehen!! Gu ere bertan izango gara Urnieta eta Zumaiako taldeekin.
💥 Informazio osoa, ondorengo helbidean duzue:
https://www.arrasate.eus/eu/web/emakume-txokoa/irakurketa-feministen-taldeen-topaketa
22/09/2026
Donostiako Udalak antolatzen dituen INDARKERIA MATXISTAK NERABEZAROAN jardunaldien 10. urteurrena ospatuko da aurten.
Jardunaldi honetan, balioa eman nahi diete feminismotik indarkeria horiei heltzeko mekanismoak sortzen eta esperimentatzen dituzten komunitateei.
Guk podcastean parte hartuko dugu:
KOMUNITATEAREN BOTEREA ETA ARDURA INDARKERIAREN AURREAN.
Animatu eta eman izena hemen: https://www.donostia.eus/juventud/SolEventosWeb.nsf/fwInscripcion?ReadForm&Id=&idioma=eus
Informazioa gehiago:
https://www.donostia.eus/documents/d/asset-library-100431/indarkeria-matxista-nerabezaroan-2026
21/09/2026
Larunbatean Orion Zaintza herri akordioa urkeztu genuen eta hartutako konpromisoak zeintzuk diren azaldu zen.
Azken hilabeteotan Orioko Udala , herriko elkarte, eragile eta merkatariekin batera, Orio herri zaintzaileagoa eraikitzeko lanean aritu da zaintzaren inguruko beharrak, aukerak eta praktikak partekatu, eta aurrera begirako konpromisoak landuz.
18/09/2026
Arrasateko Emakume Txokoko Irakurketa feministen gunearen 10. urteurrenaren harira irakurketa feministen taldeen Topaketa bat antolatu dute, eta bertan egongo gara gu ere Urnieta eta Zumaiako irakurketa taldeekin.
📚Azaroaren 14an
📚6 liburu, 6 dinamizatzaile, konfiantzazko giro feminista ederrean solasean, ahotsak partekatuz, begiradak eraldatuz.
💥 Informazio osoa, ondorengo helbidean duzue:
https://www.arrasate.eus/eu/web/emakume-txokoa/irakurketa-feministen-taldeen-topaketa
16/09/2026
Eraldenea: Euskal herriko eraldaketa ekosozialerako formakuntza.
Kutxa Fundazioak sortutako formakuntza programa honetan parte hartuko dugu:
🌟Zaintzak eta eraldaketa feminista, azaroaren 17an.
Ezagutu gurekin batera Euskal Herrian martxan dauden esperientzia inspiratzaileak!
🚀 Izen-ematea zabalik!
Informazio guztia:
🔗https://kutxafundazioa.eus/eu/eraldenea_formakuntza
15/09/2026
//AGENDA:
Irakurle eskola feminista URNIETAN. Ostegun honetan lehen saioa!
Liburutegian, osteguna, 15:30 - 17:30, Irailak 17, azaroak 12, urtarrilak 7, martxoak 4 eta maiatzak 6.
Urnietako Udala
15/09/2026
//AGENDA:
Irakurle eskola feminista
Zumaiako Emakumeon Etxean, izena emateko azken egunak!!
📅Urriak 6, azaroak 3, abenduak 1 (3 saio)
🕕Astearteak, 18:00-20:00
Irakurle taldean ahalduntze eta kontzientziatze feministan sakonduko da, betiere pentsamendu kokatua eta gorpuztua ardatz hartuta Horretarako, esperientzia eta pentsamendu feministek sorturiko galderak, kezkak, giltzarriak eta diskurtsoak izango dira eztabaidagai. Askotariko irakurgaietatik abiatu (testu solteak, artikuluak, liburuak…) eta trukerako gune bat sortzea izango da helburua, pentsamendu kolektiboa sustatzeko, eta Euskal Herriari zein euskal kulturari buruzko pentsamendu kritiko-feminista garatzeko asmoz.
25/08/2026
Bulegoan elkartu gara berriz ere eta ikasturte berriari ekiteko prest gaude!
23/06/2026
//AGENDA:
Uztailaren 3an zaintza ikastaroa UEUn:
Herri zaintzailea helburu. Eraldaketarako gakoak. Zaintza erdigunean jartzea, gaur egun, ez da aukera bat: premia bat da. Gero eta handiagoak dira zaintzaren inguruko erronkak, gaur egungo sistemak ez die behar bezala erantzuten.
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.
Categoría
Contacto la escuela/facultad
Teléfono
Página web
Dirección
: Landako Etorbidea, 6,
Durango
48200
Notificaciones
Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Emagin publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.