Labore Oarso

Labore Oarso

Compartir

Elikadura Kontsumo Kooperatiba

24/09/2026

Dagoeneko hasi gara aurtengo aurreneko granadak ere jasotzen. Mundialak daude!!

Zein ederra den garaian garaiko elikagaiekin lan egin eta urtaroaren arabera gure jakiak aldatu eta kontsumitzeko unerik aproposenean eskuratu ahal izatea. Urte osoan gauza bera jatea ez al zaizue aspergarria egiten?

Photos from Labore Oarso's post 22/09/2026

Badakizu Lapurdin tea ekoizten dela? Askotan urruneko lurraldeekin lotzen dugu baina bertan ere hasi dira aurreneko ekoizpenak bideratzen, Mikel Esclamadon da horietako bat.

Ez dakit ba ote dakizun landare beretik eskuratzen direla te berde, beltz eta txuria baldin eta zein diren eta noiz jasotzen diren hostoak eta nolako prozesua egiten den bildu ondoren tea ekoizteko.

Eskuz eta modu artisauean ekoitzitako tea merkatuan dauden gainerakoekin alderatuta nabarmen garestiagoa dela dirudi, baina poltsa bakoitza hiru alditan ere erabil daitekeenez infusioa egiteko, kontuak ateraz gero ez d**o prezioan horrenbesteko alderik.

Ez galdu gaiaren inguruan gehiago jakiteko aukera.

Photos from Labore Oarso's post 21/09/2026

Astero jasotzen ditugu Murchanteko Juan Simon eta Javierrek ekoitzitako meloi ekologikoak. Osasuntsuak izateaz gain, zapore zoragarria dute.

Haien hazi propioak ereiten dituzte eta mimo handiz zaintzen dute ekoizpen prozesu guztia.

Badakizu Juan Simon izan zela Nafarroan ekoizpen ekologikoaren bultzatzaile nagusienetarikola? Aitzindaria izan zen zigilu ekologikoa eskuratzen eta berriki NNPEKek bere ibilbidea saritu du.

https://www.noticiasdenavarra.com/economia/2026/05/08/agricultor-juan-simon-premio-cepaen-11043134.html

Aprobetxatu udako fruta jateko azken asteak, laster amaituko baitzaie udako uzta.

Photos from Labore Oarso's post 21/09/2026

Bihar, irailak 23, Nekazaritza Ekologikoaren Europako Eguna dela eta aste honetan Ekolurraren ekimenez Laboren elikagai ekologikoak erosten dituzuenok bertako ekoizleen elikagai ekologikoekin osatutako saski eder bat irabazteko zozketan parte hartu dezakezue.

Irailaren 21etik 26ra bitartean erosketa egiten duzuenoi txartel bana emango dizuegu eta zozketa gaur zortzi, irailaren 28an, egingo dugu.

ZORTE ON!!

17/09/2026

Uda hasieran kontatu genizuen moduan, azken hilabeteetan Labore Oarson galtza bete lan gabiltza. Gainera ikasturte hasierarekin batera familia-bazkide kopurua nabarmen ari da gora egiten. Gero eta herritar gehiago ari gara bertako elikagai osasuntsuen aldeko hautua egiten, irizpideekin kontsumituz eta ekoizleei haien lanaren truke prezio duina ordainduz gainera.

Abuztu bukaeran Aintzane gehitu zitzaigun lan-taldera baina, oraindik ere, beste dendari baten beharra dugu. Oraingo honetan, arratsaldeko errefortzuak egingo dituen norbaiten bila gabiltza.

Eskaintzen duguna abendura arte astean 15h-ko kontratua da, luzatzeko aukerarekin. Lan-jarduna astelehenetik ostiralera 17:30-20:30 izango da.

Aukera hau aproposa izan daiteke ikaslea bazara eta sos batzuk atera nahi badituzu, lanbidea ezagutu nahi baduzu, beste lan bat osatu nahiko bazenu edo zaintza edo bestelako proiekturen batengatik etxean bazaude eta ez baduzu, egun osoan zehar lan egin nahi.

Lan-talde jatorra dugu eta giro onean interes publikoko herri-proiektu bat eraikitzea lortu dugu, herritik eta herriarentzat sortutakoa. Parte izan nahi duzu?

Interesa izanez gero, bidali zure curriculuma irailaren 30a baino lehen [email protected] helbidera.

14/09/2026

Zizka-mizkak ere osasuntsuak izan daitezkeelako, gaurtik aurrera Senperen elaboratutako kurruskariak eskuratu ahal izango dituzue gurean.

Isabelle eta Laurent sinetsita daude posible dela kalitatezko osagaiekin egindako gourmet produktu osasuntsuagoak eskaintzea. Haien helburua Euskal Herrian modu artisauean zizka-mizka gaziak egitea da, zaporetsuak eta osasungarriak, ziurtagiri ekologikoarekin eta glutenik gabe. Bizitzaz ahalik eta gehien eta modu osasungarrian gozatu nahi dugunontzat gutizia berria!!

Glutenik gabeko Txokoan aurkituko dituzue. Bi mota ekarri ditugu, zapore neutroa edo bixiagoa aukeran izan dezazuen. Langileok dastatuak ditugu eta izugarri gustatu zaizkigu!!

Snack & Moi

14/09/2026

Gaurkoan uda giroa dugun arren, piskanaka udazkeneko aurreneko laboreak jasotzen hasiak gara. Gernika barietateko kuia eta Aristondo baserriko potimarroia dituzue aukeran.

Gauetan nabarmen freskatzen duenez, iluntzean barrena berotzeko kremak elaboratzeko zein labean erreta jateko aproposa da. Ta jogurt natural piskat gehituko bazenio ikutu berezia emateko?

Photos from Labore Oarso's post 09/09/2026

Hernialdeko Elketa baserriko sagastietako uztaren KANPAINA abian dugu.

Oraingo honetan, Imanol Esnaolak Topaz barietateko sagarrak eskaintzen dizkigu . Mamitsuak eta gaziak dira eta limoi ikutu sotil bat dute. 65eko kalibretik gorako sagar ederrak jasoko ditugu, heltze maila eta tamaina desberdinetakoak; etxeko kide guztien gustuetara egokitu eta kontsumo mailakatua ahalbidetzeko.

Eskaerak 5kg-ko kaxetan ekarriko dizkigu beraz, horien multiploak eskatu ahal izango dituzue.

Informazio gehiagorako: laboreoarso.eus

Eskaera egin nahi izanez gero, bidali emaila [email protected] helbidera.

Animatu eta egin zuen eskaerak!!

Gozogintza inklusiboa manitzen – Oiartzun Irratia 03/09/2026

Aste honetako Manitzen saiora duela bizpahiru urtetatik Laboreko ekoizle den Irrika Gluten Freeko Ainara gonbidatu dugu. Hainbat konturen artean osasuna, baratzegintza, erreleboa, ekintzailetza eta gozogintza inklusiboa izan ditugu hizketagai. Hartu tartetxo bat elkarrizketa mamitsu bezain interesgarri hau entzun eta Ainararen proiektua hobeto ezagutzeko:

Gozogintza inklusiboa manitzen – Oiartzun Irratia Ikasturte berriarekin batera, Itsaso Larretxeak aurkezten duen Manitzen saioa izan dugu irratian. Gaurkoan, Irrika Gluten Free egitasmoko Ainara Abasolo gonbidatu dugu gozogintza inklusiboaren ideia hau gertutik ezagutzeko. Hortaz gain, betiko l*z, Arraztaloko lagunek baratzeko hilabeteko eguneraket...

19/08/2026

Hasi gara bertako piper gorri morroia ere jasotzen. Elikako neskek ekoitzitako ale eder-ederrak dituzue aukeran gaurkoan. Baliatu aukera eta egin bertakoaren alde!! Kalifornia barietatea baino dexente merkeagoa da gainera. Nortasun handiko usaina dute eta zaporea zer esanik ez!

¿Quieres que tu empresa sea el Supermercado mas cotizado en Rentería?
Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Teléfono

Dirección


Ihurrita Bidea 14
Rentería
20180

Horario de Apertura

Lunes 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Martes 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Miércoles 09:30 - 20:00
Jueves 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Viernes 09:30 - 13:30
16:30 - 20:00
Sábado 10:00 - 13:00